bilbao_jai_alai
barra_inf
mod_imagen
URDAZUBIN ETA LIZARTZAKO EMAITZAK
2010-09-07
ZULOAGA jaun eta jabea
IRAILAko 4 eta 5erakoPROGRAMAZIOA
2010-09-03
URDAZUBI eta LIZARTZAko jaialadiak
Heldu den larunbatean , irailaren 4 eta arratsaldeko 19.30etatik aurrera PILOTAREN UNIBERTSOAren bigarren jardunaldia ozpatuko da honako pilotariekin: AMARRA III, ITURRINO, PEDRO, ZULOAGA,ARKAITZ IZAGIRRE eta URDANPILETA. Igandean berriz eta LIZARTZAko jaiak direla eta beste erakustaldi bat antolatzen da baino honako pilotariekin;LIZASOAIN, SALAS, ZULOAGA, ARKAITZ IZAGIRRE, GAMARRA III eta URDANPILLETA. sarrera doan!!!
NAVARRORUNEKO ESKOLEN ARTEKO II,garren TXAPELKETA
2010-08-31
Berriozarreko finalak
Pasa den igandean eta Berriozarreko jaietan, NAVARRORUNEKO ESKOLEN ARTEKO II,garren TXAPELKETAko finala ospatu zen. Ikusleez josita eta frontoi beteta egonga bi kiniela jokatu ziren, infantileen kategorian ORONOZekoa den ANDER BHERRO eta KEVIN BERRIOZARetik lehenengo eta bigarren sailkatu ziren. Gazte mailan, berriz, DONOSTIAKO YAGOBA eta BEINAT PEREZ tolosarra izan ziren txapeldu eta txapeldu-ordea. Dena ondo atera zen!!!
URDAZUBIN ETA BILBOKO EMAITZAK
noticia
2010-08-25
BEÑAT ETA LIZASOAIN GARAIPEN BANA
PILOTAREN UNIBERTSOAren lehenengo ihardunaldian, BEÑATek eta LIZASOAINek garaipen bana lortu zuten: Giro ezin apartan eta armaiak betetak izanik , pilotari guztiek ederki jokatu zuten. Heldu den irailaren 4ean, bigarren saioa ospatuko da eta tortilia txapelketa ere!!!
PLENTZIA, BILBO , URDAZUBI,...
noticia
2010-08-19
20, 21 eta 22rako programazioa
: LIZASOAIN, GAMARRA III, BEINAT, DORRONSORO, ALEJANDRO eta REZOLA
BILBAO JAI ALAIKO LIGAKO SAILKAPENA IKUSI
CULTUR PROGRAMAZIOA
noticia
2010-08-18
Otxagabiko emaitzak
Pasa den larunbatean eta seigarren urtez, Otxagabiako frontoian 4 zesta-puntako kinielak jokatu ziren. Guztiz beteta zegoen frontoi batean, SALASek bi kiniela irabazi zituen, berriz ZULOAGA eta BARRENETXEAK garaipen bana eskuratu zute ere. Heldu den asteburuan, bi tokietan antolatzen dira hainbat ekitaldi: PLENTZIAN eta URDAZUBIN. Ikusi arte!!!!
RANKINGEKO SAILKAPENA IKUSI
JAI-ALAIKO ERAKUSTALDIA ORBAITZETAN
noticia
2010-08-11
Cultur 2010 Programazioa
noticia
2010-08-10
Kanporaketako hasiera
Gernika Jai Alai Zesta- Punta Eskolak Zesta Puntako III.NAZIOARTETAKO GERNIKA TXAPELKETA aurkeztuko du. Aurkezpena, datorren astelehenan, abuztuak 9, eguerdiko 12:00etan izango da, eta abuztuak 11tik 14ra,norgehiagokak hasiko dira. Europa mailako jokalaririk hoberenak batuko ditu Gernika Jai Alai frontoian. Denak gonbidatuak zaudete!!!
GLOBAL JAI ALAI ZIRKUITOA
2010-08-01
IRURTZUNengo emaitzak
Pasa den uztailaren 23an, IRURTZUNgo jaietan beste 3 kiniela gehiago jokatu ziren. Atakondoako 36metroetako frontoian eta pilota sintetikoak erabiliz, ZULOAGAk beste bi garaipen eskuratu zituen, berriz BARRENETXEAk bakar bat. Ikusleek ederki pasa zuten kantxa eta hirugarren aldiz zesta puntaz aritu izandu garela bertan. Hurrengoan OTSAGIN!!!
EMAITZEN TAULA IKUSI
GLOBAL JAI ALAI ZIRKUITOA
2010-07-23
Irurtzunen jaialdi berria
GLOBAL JAI ALAI ZIRKUITOko jarduerak Nafarroako IRURTZUNera aldatzen da. Bertako jaiak direla eta, ATAKONDOAko 36mko frontoian eta gaueko 21.00etan 4 kiniela single jokatuko dira honako pilotariekin: MANCISIDOR, GAMARRA III, LIZASOAIN, ZULOAGA, BARRENETXEA eta ARKAITZ IZAGIRRE. Sarrera doan!!!
ZIRKUITOKO SAILKAPENA IKUSI
GLOBAL JAI ALAI ZIRKUITOA
2010-07-22
PLENTZIAko emaitzak

GLOBAL JAI ALAIEKO ZIRKUITOA
noticia
2010-07-19
Deportivon izaniko emaitzak
Dagoenekoz, pasa den Bilboko jaialdia izan eta gero, gure kinieletako sailkapen orokorreko taula eguneratuta daukagu. Bide batez, bikotetako berezko puntuen sailkapena ere gehitzen dizuegu: BIARRITZ 8 PUNTU, NAVARRA 7 PUNTU, DONOSTIA 6 PUNTU, BIZKAIA 5 PUNTU, GASTEIZ 4 PUNTU, BILBAO 1 PUNTU. Heldu den jaialdia PLENTZIAn izango gara eta UZTAILAREN 20 eta 21ean elkar ikusteko aukeran izango gara.
SAILKAPENA IKUSI
HURRENGO JAIALDIAK
noticia
2010-07-15
Bilbo, Plentzia eta Irurtzungo programazioa
Derrigorrezko geldialdia gozatu eta gero, atsegin haundiz heldu den egunetarako izan behar diren jaialdia iragartzen dizkizuegu. Lehenehgo, heldu den hileko 19an Bilboko DEPORTIVOan arratsaldeko 19etatik aurrera. Jarraian, PLENTZIAKO JAIALAIN 20an eta 21ean biak ere 19.00etan eta amaitzeko Nafarroako Irurtzungo ATAKONDOAN heldu den 23 gaueko 21.00etan. Sarrera doan.
EL CORREOKO BERRIA IKUSI
GLOBAL JAI ALAIKO ZIRKUITOA
2010-07-09
Urdiaingo emaitzak
Sanferminetako parrandan ibili arren, hona hemen pasa den Uztailan 6an Urdiainen lortutako emaitza berriak. Bi garaipenekin ZULOAGA izan zen punto gehin lortu zuena. SALASek, LAKONTXAk eta ARKAITZ IZAGIRREk ere, kinieletako garaipen bana lortu zuten. Jai alai honetako argazkian gure faccebookeko horrialde berrian paratutak daude. Heldu den jaialadia Bilboko DEPORTIVOan Uztailaren 7an
ARGAZKIAK IKUSI
noticia
GLOBAL JAI ALAI ZIRKIUTOA
2010-06-29
Jaialdi berria URDIAINEN
Zierbenako jaialdia izan eta gero, GLOBAL JAI ALAIko zirkuitoa Nafarroako URDIAINgo jaietara lekuz aldatzen da. Izan ere, heldu den uztailak 6an, arratsaldeko 18.00etan, bertako jaiak direla eta kinieletako zestapuntako parada bat antolatzen baiten. Honako pilotaria deitutak daude: Zuloaga, Salas, Barrenetxea, Arkaitz Izagirre, Landa eta Lakontxa. Ondoren sanferminetako jaietara!!!
ZIRKUITOKO SAILKAPENA IKUSI
noticia
ZIERBENA
noticia
2010-06-24
Quinieletako jaialdi berria
Zierbenako Udaleko Euskara Arloa eta BILBAO JAI ALAI zesta-puntako jaialdi antolatzeko akordio batera iritzi dira heldu den larunbaterako ekainaren 26an eta arratsaldeko seietan .Ikuskizunaz disfrutatzeaz gain, tailerra egingo da eta bertan, norberarentzako pilota egiteko aukera eskainiko da; halaber, pintxoak eta txakolina, apustuak, opariak, musika eta dantza egongo dira. Osotara 5 kiniela jokatuko dira honako pilotariekin: Barrenetxea, Landa, Etxaniz, Kalzakorta II, Beitia, Aldekoa, Mancisidor eta Zuloaga. Sarrera debalde
PROGRAMAZIOA IKUSI
BETELU JAI ALAI
noticia
2010-06-21
Aurkezpen ofizialeko emaitzak
Dagoenekoz, Beteluko zesta eskolako urte bukaerako partiduak jokatu dira eta aurkezpena denon gustokoa izan dela esan dezakegula. Hiru partiduak oso parekatuak izan dira eta pilotariak disfrutatzeko aukera izan dute. Bestaldetik, jende dexente bildu da pilotalekuan eta zesta puntaz gozatzeko aukera eduki dute. Jolastu diren partiduen emaitzak honako hauek izan dira: ALEBINAK Tolosako Auzmendi- Zabala: 28 eta Inigo Otermin-Eneko (Donostiako pelotaria) 30. INFANTILAK: Beteluko Ruben Buldain-Imanol Amundarain 27, Tolosako bikotea 30. Bestalde NAGUSIAK Igor Lizasoian-Inaki Rezolak irabazi egin dute Arkaitz Izagirre-Ander Errondosoroaren kontra. Bertan Igor Lizasoianek, bertako eskolako irakasleak erremate politak eskeini egin dute ikusle guztiei.
PARTIDAETAKO ARGAZKIAK IKUSI
BILBAO JAI ALAI
2010-06-17
Udako kinieletako zirkuitoa
Dagoenekoz, GLOBAL JAI ALAI ZIRKUITO PROFESIONALEKO EGUTEGIA eguneratuta dago. Bilbao Jai Alaiko arduradunek UDAKO JAI ALAIeko eguneko zehaztapenak bidali dizkigute. Izan ere, Bizkaiko PLENTZIAN eta CLUB DEPORTIVon beste 10 bat jaialdi antolatzekotan dauden. Aste honetako laraunbatarako, aurkezpen moduko ekitaldi bitxi bat egiteko deialdia luzatu dute, ondoren ZIERBANAN lehengo paradarekin irailaren bukaera arte eten gabe zesta-punta sustatzen egogon gara eta,...ufff zer stresssa!!
EGUTEGIA IKUSI
BETELU JAI ALAI
noticia
2010-06-15
ZESTA-PUNTAKO BETELUKO ESKOLAREN AURKEZPENA
Heldu den ikasturte honetako azkenen Beteluko festibala EKAINAK 20 17:30-tan izango da . Bertan zesta-puntako eskolako aurkezpen ofiziala izango da eta programatutako partiduak honako hauek dira: LEHEN PARTIDUA (ALEBINAK): Javier Auzmendi-Ion Zabala & Iñigo Otermin - Tolosako pelotariaren kontra BIGARREN PARTIUDA (INFANTILAK): Ruben Buldain-Imanol Amundarain & Tolosako bikotearen kontra HIRUGARREN PARTIDUA (NAGUSIAK): Igor Lizasoain-Maikel Gomez & Tolosako bikotearen kontra. Sarrera debalde
SAN ADRIANEKO EMAITZAK
noticia
2010-06-09
Manci-Gamarra IV-k bategatik irabazten dute

BARIKUETAN JAI ALAIeko 2.edizioa
noticia
2010-05-25
denboraldiko amaiera
Gernika Jai Alaietik BARIKUETAN JAI ALAIeko kinieletako erarako 2.edizioko amaiera izan dutel informatzen digute. hain zuzen, 4 hilabeteetako programazioko txapelketa non gendetza eta kirol harrakastza izan baiduten ostiralero Gernikako frontoian. besteak beste, heldu den mundialetarako Pauen jolastu behar duten haibat pilotariek parte hartu izan arren, Gernikako Barandika eta Markinako Jokin Arbearekin batera izarrak izandu ohi dira txapalketa osoan zehar. Zorionak!!!
JAIALDIETAKO DENBORALDIKO HASIERA
noticia
2010-05-19
Sanadrianeko zestapuntako jaialdia
Heldu den ekainaren 6an, igandeko arratsaldeko 17.00etati arukkera eta Nafarroako San Adrianeko DBHko institutoko Retegi IIeko frontoian, EUSKAL JAI ALAIek bere denboraldo honetako bere lehenengo zesta-puntako jaialdia plazaratzen du: Izan ere, bertako EUSKARAREN EGUNEKO ospakizunak direla eta herri-kirol, kale-jirak,bazkariak eta beste horren besteko ekitaldien artean zesta puntako erakustaldi bat tartean izango da ere. Denak gonbidatutak zaudete!!!
FORT-PIERCEEN JAI-ALAIko DENBORALDI BERRIA
noticia
2010-05-04
Fort-Pierce Jai Alai zabalik maiatzaren 7ean
Heldu den maiatzaren 7an Florida Estatuko FORT-PIERCEko frontoiko denboraldi berriari hasiera emango zaio eta lau hilabetez luzatuko da 36 pilotariekin. Aldi berean, MIAMI JAI ALAIko frontoia itxi egingo da eta dauden pilotari guztiak FORT-PIERCEean arituko dira, beraz dauden figura guztak bertan ikusgai izango dira, ordean, MIAMI JAI ALAI itxita egongo da. Garai txarra!!
FORT-PIERCEKO WEBGUNEA BISITATU
AUSTRALIAKO EUSKAL PILOTAKO FEDERAKUNTZA
noticia
2010-04-22
Frontoi berri bat eraikitzeko
Gure ikurle maitagarri guztiei, AUSTRALIAKO EUSKAL PILOTAKO FEDERAKUNTZAko presidentea de Jose Larrazabalek igorritako honako informazio berri bat komunikatu nahi diegu. Aspalditik eta Australiako lurralde osotik zabaldutak dauden EUSKO-ETXEen bitartez, pilotako hainbat ihardunaldi burutu izan dira. Azken hilabete honetan berriz, Queenslanden dagoen Townsvilleko Udaletxeak babesa eman diete frontoi berri bat eraikitzen hasteko, beraz EUSKAL PILOTAKO MUNDUKO KONTSEILUaren aholkularitza ere jaso egin dutenez, berehala lanari ekiditzeko berria zabaldu egin dute, beraiek irekitako webgune berriaren bitartez
WEBGUNEA BISITATU
CONNECTICUT AMATEUR JAI ALAI
noticia
2010-04-16
Frontoi berri baten zabaltze jaia
ON-LINEKO DENDA BERRITUA
noticia
2010-03-28
Pilota sintetikoak
Bi urtez, pilota sintetikoak saldu egon ezinik, gure bezero maitagarri guztiei berriro frontoi motzean aritzeko modukoak diren jatorrizko pilota sintetikoan izan baditugula esan geneziekeen. Beraz, gure on-line dendaren bitartez interesatuek dagozkion erosketak egiteko animatu nahi genieke. Bazein garaia!!!
GURE DENDA BISITATU
BILBAO JAI ALAI ek bideo berria aurkezten du
noticia
2010-03-08
Plentzian egindako erreportaia
BILBAO JAI ALAIek igorritako azken erreportaia gure bideoetako direktorioan biltzen dugu. Izan ere, PLENTZIAN JAI ALAIean pasa den urteko irailan antolatutako JAIALDIAri buruz spot bat osatu egin dute. Oso polita!!!
BIDEO BERRIA IKUSI
PILOTARIEN BATZARRA
noticia
2010-02-23
Italian jokatutako pilotariak
Heldu den larunbatean, otsailaren 27an, Markinan, Italian jokatutako pilotari ohiendako biltura bat ari da antolatzen. Izan ere, 2000 urtean MILAN JAI ALAI frontoia itxi egin zen. Hamar urte lehengoan, oraindik zabalik ziren Napoles eta Florenciako frontoiak... Markinako bilturako egitaraua sinplea da: eguerdian geratu, ondo bazkaldu eta segituan frontoira joan eta pilotakada batzuk bota frontoian. Aldez aurretik geratzeko Inigoren mugikorrera deitu behar: 695732543. Notiziako argazkia Milaneko frontoikoa da.
GALARRETA eta EUSKAL JAI frontoiak itxitak
noticia
2010-02-21
MARTXOAK 31ean ERREMONTEA BUKATZEN DA
Zurrunbilio entzun arren, Hernaniko REMONTE 2000eko Juan Antonio Ercillaren entrepresako itxialdia iragarri egin dute heldu den martxoak 31rako. Dirudienez, azken honetako krisialdiaren eraginez likidazio falta omen zebiltzan aspalditik eta erremonteko proiektua amaitu nahi omen dute. Erabaki honekin batera, GALARRETA eta EUSKAL JAI frontoiak bertan behera geratuko ziren, Donestebeko erremonte eskola ere bai gehi Atarrabian ireki nahi ohi zuten, erremonteak, pilotak eta kaskoak fabrikatzeko ekimenak ere agur,...soikik zer demontre egiten dute Fundazioarekin: diru gehiago jaso seguro!!!!
Berria irakurri
UNIBERTSITATEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA
noticia
2010-02-17
2010eko ZABALKI
Urtero, unibertsitatean ikasten dauden pilotariak ZABALKI izeneko txapelketan biltzen dira. 2010eko edizio honetan, pirineoetako beste aldean dagoen PAU UNIBERTSITATERA joango dira 8 jokamldeetako txapelketak eta aurten ere, zesta-punta erakustaldi moduko kirola izango da. Beraz, Bordele, Tarbes, Pau, Miarritz, Gasteiz,Bilbo, Irunea, Donostia eta Bartzelonaetako puntistak izena eman dezakete bertan parte hartzeko. Epea otsailak 28an baino lehenagoan norberako kirol zerbitsuan. Norgehiagokak martxoak 11 eta 12an izango dira. Urrengo urtean berriz, ofiziala izango da, zihur!!!
DEIALDIA IKUSI
ERRIOXAN PRADOVIEJO IZENEKO FRONTOIA
noticia
2010-02-09
Logro�±orako 54m frotoi berri baten proiektua
Logronioko Udaletxea Pradoviejo izeneko tokian 54 metrotako frontoi berri bat eraikitzen ari da. Izan ere, 1973ean eginiko Las Gaunas izeneko polikiroldegia ez omen dute gustoko hurrengo nazio-arteko txapelketa antolatu ahal izateko. Beraz, arautegian agertzen den moduan 4 metrogatik beste frontoi berri bat altxatuko zuten,... Hau zorte ona!!!
LA RIOJA periodikoan berria ikusi
CRISTIAN BERGMANEK AMORE EMATEN DU
noticia
2010-01-27
Sueziako Stokholm elkartea bertan behera
BILBOKO DEPORTIBOAN IKARA
noticia
2010-01-18
Porlanezko sabaia bertan erortzen da
Deportiboko kantxa margotzeko eta berritze lanak egiteko hamabost egunez itxita egon ondoren, atzo ezuzte ikaragarri bat gertatu izan zen: pala luzeko bigarren partida jokatzen aritzen zenean 8 metrotako luzerakoeta 1m zabaleko porlanezko sabaiko puxka berta behera eserlekuetan erori zen. Eskerrik, une honetan inor ez zegoela bertan eserita bestelaz hildakoak izan zitezkeen. Frontoia berrizo itxita egoten da.
ZESTA-PUNTAKO EUSKALHERRIKO LIGA
noticia
2010-01-05
Txapelketako hasiera
Errege Magoen ozpakizuna eta ondoren, E.H. KLUBEN TXAPELKETAKO bai frontoi motzean, nola luean eta trinketean beste edizioaren hasiera emango saio. Zesta-puntako jokamoldean, Bizkaiako 4 elkarteek parte hartuko dute. Gipuzkoatik beste 4, Nafarroatik berriz, 3, Arabatik bakarra baino 4 bikoteekin. Esperoan ere, Iparraldetik urtero etortzen ohi den Donibaneko LUZAZ GAZTE taldea. Txapelketako norgehiagokak bi hilabeteetan zehar luzatuko dira, ondoren erdi finalak eta finala aste santutik aurretik. Heldu den astebururako, Zubirin goizeko 12etan EUSKAL JAI ALAIko bikotea Noainen kontra arituko da. Denak gonbidatuak zaudete!!
Seigarren denboraldia
noticia
2010-01-03
EDITORIALA
EUSKAL JAI ALAI bere seigarren denbora ldia hastear dago. Atzean geratu ziren, 2004eko bilerak non JAI ALAI MINTEGIA izeneko pilotari talde txiki bat biltzen hasi zen zesta-punta zegoen putzutik ateratzen hasteko. Ondoren, 2005eko urtarrilean EUSKAL JAI ALAI sortu zen zesta punta sustatzea eta garatzeko helburuarekin. Urtez urte ekimen berdina errepikatu egin dugu eta puntisteen ilusioak berritzen saiatu gara, zera da gogoan baitditugu jai-alaiko eskoleei emandako bultzada, GLOBAL JAI ALAIKO ZIRKUITOKO programazioa, zesta-punta aritzeko materialako ikuerkunta eta garapenerako ardura (pilotak, kaskoak, xisterak,...). 2010 urte honetarako, LAN EGITEKO HILDOAK hain zuzen, bide hotetik abiatu nahi ditugu eta aurten behingoz, zerbait zehatza ikusi nahi izengo dugu. URTE BERRI ON!!!

barra_inf
e-mail:gerencia@euskaljaialai.com
teléfono:666 176 286
665 759 006
xarenet | 2010