EUSKAL JAI ALAIk egin asmo duen jarduera “zabaltze
eremuen” inguruan egituratuko da:
HEZKUNTZA
ARLOKO ZABALTZEA (Zesta punta eskolaren
ingurunean zabaltzea): Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako
ikasleei zesta punta jokoa irakastea da proiektu honen helburua.
Unitate didaktikoen bidez ikasleek ezagutuko dute nola jaio
eta nola zabaldu zen zesta punta mundu guztian. Ikastetxearen
egoerari egokitutako materialak erabiliz, hezkuntza jarduera
horretako parte hartzaileek “tresna jantziko”
dute, eta plastikozko zesta bat erabiliz pilota hartzeko
eta jaurtitzeko praktikak eginen dituzte. Halaber, Jai Alairen
berariazko terminologia ezagutuko dute, baita ere pilotari
batek zer balore, arau eta jarduera dituen kantxara jokatzera
ateratzen denean. Azkenik, parte hartzaileek kantxetan transmititzen
diren esanahi onartuak ezagutuko dituzte eta, horrela, gure
herriaren kultur nortasunaren ezaugarriak identifikatuko
dituzte.
Praktika horiek “jarduera
osagarriak” deiturikoetan eginen dira eta, hortaz,
eskola orduetan.
KULTUR ZABALTZEA (Zesta
punta kultur adierazpen gisa zabaltzea) :
Bigarren proiektu hau zesta
punta publiko berri baten aurrean eszenaratzen saiatuko
da. Urtero, hainbat arrazoirengatik, milaka eta milaka turista
iristen dira gure lurraldera. Denak harritzen dira gure
kultura eta ingurunearen ezaugarriekin. Munduko beste guztiak
ez bezalakoak diren esanahiekin eta kulturarekin jartzen
dira harremanetan. Zesta punta, kultur eta kirol adierazpen
gisa, ikuskizun erakargarri, errepika ezin eta ikusgarria
zaie denei, eta lehen aldiz ikusten duen guztiaren arreta
bereganatzea lortzen du. Kultur zabaltze proiektu horren
bidez zesta punta turismoari erakutsi nahi diogu. Horretarako,
ikusle berri horientzat pilota partidak eta kinielak eginen
dira. Jarduera horiek aldez aurretik programatuko dira eta
“ad hoc” eginen, hau da, elkartutako ikusleen
arabera diseinaturik: kongresuak, konbentzioak, jardunaldiak,
turistentzako jarduera osagarriak... “Eszenaratze”
hori ondoko hauekin osatuko da: speaker a, merchandising
denda, beste kultur adierazpen batzuk (dantzak, herri kirolak...).
Azkeneko helburua da zesta puntarako merkatu berri bat irekitzea,
eta Jai Alaiko frontoiak beteko dituen publiko berri bati
atsegin ematea. Horrela, inguruko klubetako pilotariak lehian
sartu ahal izanen dira.
AISIALDIAN
ZABALTZEA (Zesta
punta aisialdiko jarduera gisa zabaltzea) :
.Ikerkuntzari esker eta material berriak erabiltzearekin,
zesta eta pilota mota berri bat asmatzea lortu da. Horien
produkzioa metodo industrialetan oinarritzen da, eta beren
kostua, erabilera eta eskuragarritasuna edozeinentzako modukoa
da. Beraz, EUSKAL JAI ALAIAk zesta puntaren praktika bultzatu
eta dinamizatu nahi du lehendik Jai Alairekin harremanik
ez dutenen artean eta, hortaz, zesta punta praktikatzen
duten pilotariek izaten ohi dituzten zaletasun, interes
eta motibazioak ez dituztenen artean.
Gainera,
lehiaketetatik kanpo adinarengatik edo beren egoera pertsonalarengatik
gelditu diren zesta puntako pilotarientzat EUSKAL JAI ALAIAk
jarduerak antolatu nahi ditu, zesta punta denbora pasa eta
hobby gisa praktikatzen jarraitu ahal dezaten.
KIROL
ARLOKO ZABALTZEA (Zesta
punta kirol lehiaketa gisa zabaltzea) :
. Proiektu hau saiatuko da kirol lehiaketak bultzatzen,
edozein arrazoi dela-eta lurralde federazioek lehiaketak
programatzeko erabiltzen ez dituzten kantxa horietan hain
zuzen ere. Hau da, programazio zehatzik ez duten data eta
lekuetan txapelketa “ez ofizialak” dinamizatzeari
eta sortzeari buruz ari gara.
Ildo beretik, EUSKAL JAI
ALAI zesta puntarekiko interesa duten frontoi horietan partidak
eta kinielak programatzen saiatuko da; batez ere saiatuko
da Jai Alai saioak herri eta hirietako jaietan programatzen.
JAI
ALAIREN HISTORIA ZABALTZEA (Zesta
puntaren historiaren ikerketa eta argitaratzea)
.Zesta puntak istorio eta pasarte asko sortu ditu. Horietako
batzuk ikertu eta argitaratu dira, baina Jai Alairen historia
handia idatzi gabe dago oraindik. Bestalde, badira gutxienez
bi datu base, pertsona ezezagunek egindakoak; horietan profesional
izan diren pilotari guztien izenak eta zer frontoitan jokatu
duten jaso da. EUSKAL JAI ALAIREN azken proiektu honek behar
diren mekanismoak lotu beharko ditu informazio hori dena
argitaratzeko.
Azkenik, EUSKAL JAI ALAIREN
proiektu honek asmoa du zesta puntako eskoletan erabiltzen
diren entrenamendu tekniken berrazterketa gaurkotua argitaratzeko.